pausoka@euskalnet.net 943 77 03 77

EUSKARA | CASTELLANO

METODOLOGIA

Haurra bere ikaskuntzaren jabe denez, bera da bere garapenaren protagonista. Haurraren globaltasuna hartzen dugu kontuan.

JARDUERAK

Jolasa funtsezkoa da haurraren garapenean, ingurua ezagutzeko duen tresna nagusia denez jolasaren bidez azalaraziko du bizi duena.

ZERBITZUAK

Pausoka 07:30etik 18:00ak arte zabalik dago eta eskolan prestatzen ditugu gosari, bazkari eta askariak, garaian garaiko produktu freskoekin.

INSTALAZIOAK

Ezagutu itzazu adin tarte bakoitzarentzat egokitutako gelak, sehaska gela, amona Josefinaren txokoa, jangela, patioa, psikomotrizitate gela...

AEK k 20.korrikaren eskertza mezua emateko, Pausokako langileek lekukoa eraman zuten kilometroko irudia aukeratu du.
2017-2018 ikasturteko izen- emate epea zabalik dago  urtarrilaren 30etik otsailaren 10era. ETORRI ETA EZAGUTU, ATEAK ZABALIK DITUZU ETA!  
Haurraren hezkuntza prozesuan, familiarekin batera bidelagun izango gara gu ere. Pausokan, haurrari bigarren etxe bat eskaini nahi diogu, eroso sentiarazteko etxea eta konfiantzazko giroa. Familia prozesu guztian zehar partaide izatea da gure nahia.
Familia, haurra eta hezitzailea elkarrekin hasi dira bidea egiten. Gurasoak ez daudenean, hezitzailea izango da egunerokotasun honetan haurraren bidelagun. Hezitzailearen lan egiteko era haurraren beharretara egokitzen dugu, horrela egonkortasuna bermatuz. Aldaketei, loari eta jatorduei behar duten garrantzia ematen diegu.
Elikagai orekatuak haurrarengan duen garrantzia jakinda, osasunaren alde egiten dugu bertako eta garaiko produktuak erabiliz. momentu bereziak direnez, hezitzaileak haurraren nahiak ezagutu eta errespetatuko ditu (kantitatea, tenperatura, erritmoa, noiz amaitu…).
Jarri gurekin harremanetan

Jarri gurekin harremanetan

Ezagutu gaitzazu!