Ilusioa eta konpromisoa: bereizten gaituzten balioak

[elfsight_popup id="4"]
metodologia-pausoka-haur-eskola

METODOLOGIA

Haurra bere ikaskuntzaren jabe denez, bera da bere garapenaren protagonista. Haurraren globaltasuna hartzen dugu kontuan.

jarduerak-pausoka-haur-eskola

JARDUERAK

Jolasa funtsezkoa da haurraren garapenean, ingurua ezagutzeko duen tresna nagusia denez jolasaren bidez azalaraziko du bizi duena.

zerbitzuak-pausoka-haur-eskola

ZERBITZUAK

Pausoka 07:30etik 18:00ak arte zabalik dago eta eskolan prestatzen ditugu gosari, bazkari eta askariak, garaian garaiko produktu freskoekin.

instalakuntzak-pausoka-haur-eskola

INSTALAZIOAK

Ezagutu itzazu adin tarte bakoitzarentzat egokitutako gelak, sehaska gela, amona Josefinaren txokoa, jangela, patioa, psikomotrizitate gela...

familia-home-pausoka-haur-eskola

Familia

Haurraren hezkuntza prozesuan, familiarekin batera bidelagun izango gara gu ere. Pausokan, haurrari bigarren etxe bat eskaini nahi diogu, eroso sentiarazteko etxea eta konfiantzazko giroa. Familia prozesu guztian zehar partaide izatea da gure nahia.

lantaldea-home-pausoka-haur-eskola

Lantaldea

Familia, haurra eta hezitzailea elkarrekin hasi dira bidea egiten. Gurasoak ez daudenean, hezitzailea izango da egunerokotasun honetan haurraren bidelagun. Hezitzailearen lan egiteko era haurraren beharretara egokitzen dugu, horrela egonkortasuna bermatuz. Aldaketei, loari eta jatorduei behar duten garrantzia ematen diegu.

jangela-home-pausoka-haur-eskola-a1

Jangela

Elikagai orekatuak haurrarengan duen garrantzia jakinda, osasunaren alde egiten dugu bertako eta garaiko produktuak erabiliz. momentu bereziak direnez, hezitzaileak haurraren nahiak ezagutu eta errespetatuko ditu (kantitatea, tenperatura, erritmoa, noiz amaitu…).

Jarri gurekin harremanetan!

telefonoa-pausoka-haur-eskola

TELEFONOA

whatsapp-pausoka-haur-eskola

WHATSAPP-A

emaila-pausoka-haur-eskola

EMAILA